martes, 17 de julio de 2012

LAINOEI BEGIRA

Lainoei begira


Airea hozten denean sortzen dira lainoak, ur-lurrun ikusezinak, kondentsatuta, ikus daitezkeen tantatxo edo izotz partikulak osatzen dituenean. Partikulak hain dira txikiak, aire korronte bertikal arinak gai baitira haiei kulunkan eusteko.

Laino moten arteko desberditasunak, hein batean, kondentsatzioko tenperaturaturen arteko diferentziek eragindakoak dira. Izozte tenperatura baino hotzagokoetan gertatzen denean, izotzezko kristalek osatzen dituzte lainoak; aire epelagoak osatutakoek, berriz, ur-tantak dituzte osagai.

Lainoak garatzearekin lotutako aire-mugimenduak ere badu eragina haiek osatzeko moduan. Geldi antzean dagoen airean sortutako lainoak geruzetan edo estratuetan azaldu ohi dira, haize edo korronte bertikal indartsuekiko airearekin osatzen direnek, ostera, garapen bertikal nabarmena aurkezten dute.

Laino moten artean, hiru taldeko sailkapena egin dezakegu: goiko lainoak, erdiko lainoak eta beheko lainoak.
Gehiago jakiteko: http://www.astromia.com/tierraluna/nubes.htm
Inguruko argazkietan, zerua bera da protagonista. Hemen utzi dizuet urtean zehar izan ditugun lainoen erakusketa koxkor bat.


Jon Andoni Martin Pegote
































No hay comentarios:

Publicar un comentario