jueves, 31 de enero de 2013

Arraitzera bisita


Arraitzera bisita
Kaixo guztioi:

Argazki sorta bat erakutsi nahi dizuet, orain gutxi Nafarroako Ultzama bailaran Arraitz herrira eta bertako Orkin eta Arraizko Bentak auzoetara egindako bisitan ateratakoa

Azkoititik ordu eta erdiko bidea egin ondoren, Arraitzera iritsi ginen lagun batzuekin, eta bertan asteburu gozagarria pasa era bai, eguraldi ederrarekin eta harmonia onean.

Orkin auzoan dago mila urte baino gehiagoko zuhaitza, 2009an Nafarroan dauden 47 zuhaitz monumentalen artean katalogatu zutena.

Ustekabeko atsegina izan da leku hau niretzat. Arraitzen lagunen konpainiaz gozatu ahal izan dut, patxada erabatekoan, eguneroko estutasunekin ahaztuta, naturako elementu harrigarriz jositako inguruan, pentsatzera, bidean geldialdi bat egitera eta bizitzaz gozatzera gonbidatzen gaituzten paisaietan txertatuta.


Jon Andoni Martin (Pegote)



Visita a Arraitz

Hola a tod@s:

Os quiero enseñar una serie de fotos de una reciente visita al pueblo de Arraitz y sus dos barrios, Orkin y Ventas de Arraitz, en el valle de Ultzama (Nafarroa).

Tras un viaje de hora y media desde Azkoitia, llegamos a Arraitz junto a unos amigos, donde vivimos un fenomenal fin de semana, con buen tiempo y en buena armonía.

En el barrio de Orkin se encuentra el famoso roble milenario, catalogado en 2009 entre uno de los 47 árboles monumentales existentes en Navarra.

Para mí este lugar ha sido una agradable sorpresa. En Arraitz he podido disfrutar de la compañía de mis amigos en total tranquilidad, olvidándome de los agobios diarios, en un entorno plagado de maravillas naturales, inmerso en paisajes que invitan a pensar, a hacer un alto en el camino y gozar de la vida.


Jon Andoni Martin (Pegote)






























jueves, 17 de enero de 2013

Andoingo ur-jauziak (Araba)


Andoingo ur-jauziak (Araba)

Kaixo guztioi:


Araban bada leku bat hainbat denboraz argazki batzuk ateratzera joan nahi nuena. Hilabete batzuk lehenago, leku horren erreportaje bat ikusi nuen, eta, egia esan, dezenteko zirrara eragin zidan. Ikusi nuen lekuan bertan ateratako argazki bat ikusgarria zen benetan. Baina, kontu bat dela, bestea dela, hurrengo baterako uzten nuen beti. Azkenean, gabon hauetan, mereziak baino mereziago nituen oporretan, hara joatea erabaki nuen.
Lekua bera Andoin herrian dago. Ibilaldi motz bat egin ondoren, topo egiten da Euskal Herriko ur-jauzirik deigarrienetako batzuekin, Entziako mendilerroan, kuxkuxeroen begiradetatik urruti, eta, bide batez esanda, seinalerik gabe. Areago dena, hasieran galdu egin nintzen, edo, hobeto esanda, galdu egin ginen. Egun batzuk lehenago, zer asmo nuen esan nien bi lagun argazkizaleri (Xabier eta Nieves Quintana), eta pozik apuntatu ziren. Baina, bueno, orain hainbeste teknologia izanda, berehala aurkitu genituen ur-jauziak.


Nola iritsi: Andoin Gasteiztik 40 kilometro ingurura dago, 1-Ntik joanda. Araiako irteera hartu, eta Andoin bilatu.

Behin Andoinera iritsita,  galdetu,  eta bestela, mendialderantz ibili pixka batean.



Hemen uzten dizuet argazki sorta txiki bat, ikusten gozatuko duzuelakoan. 


Jon Andoni Martin Pegote


Las cascadas de Andoin (Araba)

Hola a todos:

Hay un sitio en Alava al que llevaba tiempo con ganas de acercarme para hacer unas fotos. Unos meses atrás, ví un reportaje de este lugar, y la verdad es que me inpactó bastante. La foto que ví del lugar era simplemente espectacular. Pero, por una cosa u otra, siempre lo dejaba para más adelante. Por fin, estas navidades, en mis más que merecidas vacaciones decidí acercarme.
El lugar en concreto está en el pueblo de Andoin. Después de una pequeña caminata, se encuentran algunos de los saltos de agua más llamativos de Euskadi,  en la Sierra de Entzia, lejos de la mirada de los curiosos, y, por cierto, sin señalizar. Es más, al principio me perdí, o, mejor dicho, nos perdimos. Unos días antes comenté lo que pensaba hacer con unos amigos también aficionados a la fotografía, y se apuntaron encantados (Xabier y Nieves Quintana). Pero bueno, con tanta tecnología como hay ahora, enseguida encontramos las cascadas.

Cómo llegar: Andoin está a unos 40 kilómetros de Vitoria, por la N-1. Tomamos la salida de Araia y buscamos Andoin.
Una vez en Andoin,  preguntar,  y si no, caminar un poco en dirección a la montaña.

Por mi parte os dejo una pequeña colección de fotos, para que disfrutéis viéndolas.

Jon Andoni Martin Pegote